XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Hiztegi Batuko batzordeak bere irizpideak proposatzen dizkizue.

Literatura batzordearen lana da euskal metrikan diren nozioen eta hiztegiaren finkatzea, irakaskuntzak ukan dezan batasunerako bide bat.

- Onomastika batzordea exonomastikaz arduratu da, ikusiz nola idatzi euskaraz atzerriko jende eta leku izenak, batasuna lortu nahiz komunikabideetan.

Ahoskera batzordeak, azkenik sortua denak, euskara idatziaren ahoskeraren inguruan egin du lan.

Urtarriletik eta uztaila arte jardunaldien bidez eztabaidatuak izan dira batzorde bakoitzaren proposamenak eta hemen doazkizue, aski goiz, zuen iritziak, idatziz, nahi bailituzke ukan Euskaltzaindiak biltzarra baino lehen, jakinik mintzatzeko ahala ukanen duzuela eztabaidetan.

Joan den urteko urriaren 1ean, Oñatiko bilkuran erran dudan bezala, XIII. Biltzarra irekia izanen da.

Dei zabal bat egin du Euskaltzaindiak, bertzeen iritziak lortu nahi baititu, gehiengoaren onespena aardietsi, duela hogeita bost urte euskara baturantz urratu zuen bidearen hobeki segitzeko.

Euskara landu, euskara hobetu, euskara gaurkotu, hau da Euskaltzaindiaren helburua XIII. Biltzarreko lankide guziekin egin gogo duena.

Aitzinetik milesker.

Jean Harischelhar, euskaltzainburua.